XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina konturatu zarete zuek ipuinetatik joaten bazarete, ipuinak desagertu egingo direla eta zentzurik ez dutela?

Egia da, nora joango dira, Gepetto, Ali Baba, Mari Errauzkin?

Zer egingo dute hemendik aurrera?

Baina gauzak oraindik konpon daitezke...

Oraindik zerbait egin dezakegu...

Bost axola guri!

Umeek maite ez bagaituzte, zertarako egongo gara ipuinetan...?

Gauzak oso ilun jarri ziren.

Pertsonaia guzti horiek ipuinetara itzultzen ez baziren, aurrerantzean jaioko ziren umeek ez zuten ipuinik ezagutuko.

Imajinatzen al duzue ipuinik gabeko mundu bat?

Zein tristea!

Zer kontatuko liekete aitonek eta amamek ilobei?

Pentsa eta pentsa...

Zuen andereñoa kokoteraino dago eta egun batean eskolatik alde egitea erabakiko du.

Bera joan ez dadin argudioak asmatu behar dituzue, koadernoetan idatzi, eta antzeztu.

- Baina, andereño, pentsatu duzu zu joaten ...........

- Egia da, zu ez ...

Andereñoak tinko jarraitzen du.

- Pentsa ezazu konbentzitzeko zer egin dezakezuen

- Andereño...